21 Goizean, nire semeari bularra emateko jaiki nintzenean, hila zegoen. Eguna argitzean, ordea, begiratu nion ongi eta ikusi nuen ez zela nik izandako semea.
22 Beste emakumeak, aldiz, hau zioen:—Ez! Nire semea dun bizi dena, eta hirea hildakoa!Besteak, berriz:—Ez! Hildakoa dun hirea; bizi dena nirea.Horrela ari ziren ezbaian, erregearen aurrean.
23 Orduan, erregeak esan zuen:—Beraz, batak dio berea duela bizi dena eta bestearena hildakoa; besteak, berriz, alderantziz.
24 Eta hau agindu zuen erregeak:—Ekardazue ezpata!Ekarri zioten ezpata erregeari eta
25 erabaki hau eman zuen:—Erdibi ezazue bizirik den haurra, eta emaiezue erdibana.
26 Orduan, haur biziaren amari hunkitu zitzaion barrua bere semearengatik eta esan zion erregeari:—Otoi, ene jauna! Emaiozu horri haur bizia; baina ez hil inola ere.
27 Orduan, erregeak esan zuen:—Ez hil haurra. Emaiozue lehenengoari; horixe da haurraren ama.