2 Erregeak 1:10-16 EABD

10 Baina Eliasek erantzun zion buruzagiari:—Jainkoaren gizona baldin banaiz, jaits dadila sua zerutik eta kiskal zaitzatela zeu eta zeure berrogeita hamar gizonak!Bat-batean sua zerutik jaitsi eta kiskali egin zituen buruzagia eta berrogeita hamar gizonak.

11 Erregeak berriro beste buruzagi bat bidali zuen Eliasengana, beste berrogeita hamar gizonekin. Buruzagiak esan zion Eliasi:—Jainkoaren gizon, berehala jaisteko agintzen dizu erregeak.

12 Eliasek, berriro ere:—Jainkoaren gizona baldin banaiz, jaits dadila sua zerutik eta kiskal zaitzatela zeu eta zeure berrogeita hamar gizonak.Bat-batean zerutik sua jaitsi eta kiskali egin zituen beste buruzagi hura eta berrogeita hamar gizonak.

13 Erregeak, hirugarrenez, beste buruzagi bat bidali zuen, berrogeita hamar gizonekin. Hirugarren buruzagi hau ere igo zen Eliasengana; baina, heldu zenean, belaunikatu egin zen haren aitzinean eta honela erregutu zion:—Jainkoaren gizon, utz gaitzazu bizirik, bai ni, bai zeure berrogeita hamar zerbitzariok.

14 Badakit zerutik jaitsitako suak kiskali dituela beste bi buruzagiak eta beren gizonak; baina ni utz nazazu bizirik.

15 Jaunaren aingeruak esan zion Eliasi:—Jaits zaitez horrekin. Ez izan horren beldur.Horrela, bada, Elias buruzagi harekin jaitsi zen erregeagana.

16 Eta esan zion:—Hau dio Jaunak: «Mezulariak bidali dituzu Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera. Ez ote duzue Israelen arazo horretaz kontsulta egin dakiokeen Jainkoa? Horregatik, beraz, ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara».