7 Erregeak galdetu zien:—Nolako itxura zuen bidera atera eta horrelakoak esan dizkizuen gizon horrek?
8 Haiek erantzun:—Larruz jantzia zegoen eta gerria larruzko uhalez lotua zeraman.Orduan, erregeak:—Tixbeko Elias!
9 Erregeak buruzagi bat bidali zuen, berrogeita hamar gizonekin, Eliasengana. Igo zen buruzagia Eliasen bila eta mendi tontorrean eseria aurkitzean, esan zion:—Jainkoaren gizon, jaisteko agintzen dizu erregeak.
10 Baina Eliasek erantzun zion buruzagiari:—Jainkoaren gizona baldin banaiz, jaits dadila sua zerutik eta kiskal zaitzatela zeu eta zeure berrogeita hamar gizonak!Bat-batean sua zerutik jaitsi eta kiskali egin zituen buruzagia eta berrogeita hamar gizonak.
11 Erregeak berriro beste buruzagi bat bidali zuen Eliasengana, beste berrogeita hamar gizonekin. Buruzagiak esan zion Eliasi:—Jainkoaren gizon, berehala jaisteko agintzen dizu erregeak.
12 Eliasek, berriro ere:—Jainkoaren gizona baldin banaiz, jaits dadila sua zerutik eta kiskal zaitzatela zeu eta zeure berrogeita hamar gizonak.Bat-batean zerutik sua jaitsi eta kiskali egin zituen beste buruzagi hura eta berrogeita hamar gizonak.
13 Erregeak, hirugarrenez, beste buruzagi bat bidali zuen, berrogeita hamar gizonekin. Hirugarren buruzagi hau ere igo zen Eliasengana; baina, heldu zenean, belaunikatu egin zen haren aitzinean eta honela erregutu zion:—Jainkoaren gizon, utz gaitzazu bizirik, bai ni, bai zeure berrogeita hamar zerbitzariok.