14 Orduan, Jehuk bere lagunei:—Harrapa itzazue bizirik!Bizirik harrapatu, baina Bet-Ekedeko putzu ondoan hil zituzten. Berrogeita bi gizaseme ziren, eta ez zen bat ere bizirik gelditu.
15 Handik alde egin ondoren, Rekaben seme Jonadab aurkitu zuen Jehuk, berarengana zetorrela. Jehuk agurtu eta esan zion:—Leiala al zaitut, ni leiala nauzun bezala?Jonadabek erantzun:—Bai.Eta Jehuk:—Hala baldin bada, eman eskua.Eman zion eskua Jonadabek eta Jehuk bere guda-gurdira igoarazi zuen,
16 esanez:—Zatoz nirekin eta ikusi nolako maitemina diodan Jaunari.Eta berekin hartu zuen guda-gurdian Jehuk.
17 Samariara heltzean, hirian ziren Akaben gainerako ahaide guztiak hil zituen, denak suntsituz, Jaunak Eliasi esana zion bezala.
18 Jehuk Samariako herria bilarazi eta esan zuen:—Akabek kultu txikia eman zion Baali; nik handia emango diot.
19 Bildu niregana Baalen profeta guztiak eta haren adoratzaile eta apaiz guztiak. Ez dadila bat ere geldi etorri gabe, opari handia eskaini behar baitiot Baali. Etortzen ez denak heriotza-zigorra izanen du.Jehuren tranpa zen hau, Baalen adoratzaileak desagerrarazteko.
20 Jehuk agindu zuen:—Dei ezazue jendea batzar santura, Baalen ohorez!Hala, egin zuten deia