16 esanez:—Zatoz nirekin eta ikusi nolako maitemina diodan Jaunari.Eta berekin hartu zuen guda-gurdian Jehuk.
17 Samariara heltzean, hirian ziren Akaben gainerako ahaide guztiak hil zituen, denak suntsituz, Jaunak Eliasi esana zion bezala.
18 Jehuk Samariako herria bilarazi eta esan zuen:—Akabek kultu txikia eman zion Baali; nik handia emango diot.
19 Bildu niregana Baalen profeta guztiak eta haren adoratzaile eta apaiz guztiak. Ez dadila bat ere geldi etorri gabe, opari handia eskaini behar baitiot Baali. Etortzen ez denak heriotza-zigorra izanen du.Jehuren tranpa zen hau, Baalen adoratzaileak desagerrarazteko.
20 Jehuk agindu zuen:—Dei ezazue jendea batzar santura, Baalen ohorez!Hala, egin zuten deia
21 eta Jehuk Israel osora zabalarazi zuen. Baalen adoratzaile guztiak etorri ziren, ez zen bat ere gelditu etorri gabe. Sartu zirenean, Baalen jauretxea erabat bete zen.
22 Orduan, Jehuk agindu zion jantzi sakratuen arduradunari:—Atera jantzi sakratuak Baalen adoratzaile guztientzat.Eta atera zituen.