21 eta Jehuk Israel osora zabalarazi zuen. Baalen adoratzaile guztiak etorri ziren, ez zen bat ere gelditu etorri gabe. Sartu zirenean, Baalen jauretxea erabat bete zen.
22 Orduan, Jehuk agindu zion jantzi sakratuen arduradunari:—Atera jantzi sakratuak Baalen adoratzaile guztientzat.Eta atera zituen.
23 Gero, Jehu eta Rekaben seme Jonadab Baalen jauretxean sartu ziren. Jehuk esan zien Baalen adoratzaileei:—Begira ezazue ongi hemen, zeuen artean, Jaunaren adoratzailerik ba ote dagoen, ala Baalenak bakarrik zaudeten.
24 Orduan, Jehu eta Jonadab sakrifizioak eta erre-opariak eskaintzera sartu ziren. Jehuk, ordea, ezarriak zituen kanpoan laurogei gizon, agindu honekin: «Zuen esku uzten ditut adoratzaile horiek. Zuetariko norbaitek horietako bakar bati ihes egiten uzten badio, bere biziaz ordainduko du».
25 Erre-opariaren eskaintza bukatu zuenean, Jehuk gudari eta buruzagiei agindu zien:—Aurrera! Hil itzazue! Ez dezala inork ere ihes egin!Ezpataz hil eta kanpora bota zituzten. Gero, gudari eta buruzagiek, Baalen jauretxeko barne-gelara sartu,
26 jauretxeko zutarri sakratuak atera eta kiskali egin zituzten.
27 Baalen zutarri sakratuak desegin ondoren, jauretxea bera ere hondatu zuten eta simaurtegi bihurtu. Halaxe da gaurdaino.