31 Jehuk, ordea, ez zuen hartu bihotz osoz Jaunaren, Israelen Jainkoaren, legea; ez zen urrundu Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik.
32 Aldi hartan, Jauna lurra murrizten hasi zitzaion Israeli; Hazaelek menderatu egin zituen israeldarrak lurraldeko muga guztietan.
33 Kendu egin zien Jordandik ekialdera eta Arnon erreka ondoko Aroertik iparraldera dagoen lurralde osoa, hau da, Galaad eta Baxan eskualdeak, Gad, Ruben eta Manasesen leinuak bizi zirenekoak.
34 Jehuren gainerako jarduerak, egin zuen guztia eta egintza bizkorrak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.
35 Hil zenean, Samarian ehortzi zuten. Hurrengo erregea haren seme Joakaz izan zen.
36 Hogeita zortzi urtez izan zen Jehu Israelgo errege Samarian.