1 Akazias zenaren ama Ataliak, semea hila zuela jakitean, erregearen senitarteko guztiak hiltzea erabaki zuen.
2 Baina Judako errege izana zen Joramen alaba eta Akaziasen arreba Joxebak Akaziasen seme Joax hartu, hil behar zituzten errege-senitartekoen artetik atera eta, inudearekin batera, tenpluko logela batean sartu zuen. Horrela atera zuten Ataliaren atzaparretatik, eta ez zuten hil.
3 Sei urtez egon ziren inudea eta biak Jaunaren etxean gorderik, Atalia lurralde hartan erregina izan zen bitartean.
4 Zazpigarren urtean, kariarren eta gudarien ehuntariak etorrarazi zituen Joiada apaizak bere aurrera, Jaunaren etxera. Haiekin hitzarmena burutu eta zin eragin zien Jaunaren etxean. Ondoren, errege-semea erakutsi zien,
5 eta agindu hau eman: «Hona zer egin behar duzuen: zuetarik jauregia zaintzera larunbatez sartzen den taldeak,