16 Atzeman zuten, bada, Atalia, eta jauregira, zaldien atera heltzean, bertan hil zuten.
17 Gero, Joiadak ituna egin zuen Jaunaren eta errege eta herriaren artean, herri hura benetan Jaunaren herri izan zedin. Erregearen eta herriaren artean ere egin zuen ituna.
18 Ondoren, jendeak Baalen jauretxera joan eta lurrera bota zuen; xehe-xehe egin zituen hango aldare eta irudiak, eta Baalen apaiza zen Matan hil egin zuten aldarearen aitzinean. Joiada apaizak zaintzaileak ipini zituen Jaunaren etxean.
19 Gero, ehuntariak, kariarrak, guardiak eta jende guztia bilaraziz, Jaunaren etxetik jaitsi eta guardien atetik sarrarazi zuen Joiadak erregea jauregian. Eta Joax errege-aulkian jarri zen.
20 Jende guztia bozkarioz bete zen eta hiria baretu, Atalia hila baitzuten jauregian ezpataz.