6 Sur deritzan atean guardia egiten duen taldeak eta gudari-toki atzeko atean egoten den taldeak txandaka zainduko duzue tenplua.
7 Zaintzaldia larunbatez bukatzen duten bi taldeek erregea dagoen tenpluko alderdia zainduko dute.
8 Nork bere armak eskuan dituela, erregearen inguruan jarriko zarete, eta norbaitek zuen tartetik harengana sartu nahi izango balu, hil ezazue. Lagundu erregeari toki guztietara».
9 Ehuntariek zehatz bete zuten Joiada apaizak agindu guztia: zaintzaldia larunbatez hasten nahiz bukatzen zuten gizonak hartu eta Joiadaren aurrera etorri ziren.
10 Orduan, apaizak David erregearen lantza eta babeskiak eman zizkien ehuntariei, arma haiek Jaunaren etxean baitzeuden jasoak.
11 Guardiak, armak eskuetan, tenpluaren eskuinaldetik ezkerralderaino jarri ziren, aldare eta tenpluaren artean, erregea inguratzeko.
12 Orduan, Joiadak erregearen seme Joax aterarazi, koroa ezarri eta itunaren agiria eman zion, eta olioa isuriz, errege gantzutu zuen. Jende guztiak, txaloka, honela zioen oihuka: «Gora erregea!»