20 Gero, zaldi gainean hartu, Jerusalemera eraman eta bere arbasoen ondoan Daviden Hirian ehortzi zuten.
21 Orduan, Judako herri osoak Azarias, hamasei urteko gaztea, izendatu zuen errege, bere aita Amatziasen ordez.
22 Hau hil zenean, Elat hiria Judarentzat berreskuratu eta berreraiki zuen Azariasek.
23 Judako errege Joaxen seme Amatziasen erregealdiko hamabosgarren urtean hasi zen Samarian errege izaten Jeroboam, Israelgo errege Joaxen semea. Berrogeita bat urtez izan zen errege.
24 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Nebaten seme Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik aldendu gabe.
25 Hamateko sarreratik Araba itsasorainoko lurraldea berreskuratu zuen Israelentzat, Gat-Heferreko Amitairen seme Jonas bere zerbitzari profetaren bidez Jaunak, Israelen Jainkoak, esana zuen bezala.
26 Izan ere, ikusi zuen Jaunak israeldar guztien atsekabe garratza, ez baitzegoen inor ere Israeli lagunduko zionik.