23 Judako errege Joaxen seme Amatziasen erregealdiko hamabosgarren urtean hasi zen Samarian errege izaten Jeroboam, Israelgo errege Joaxen semea. Berrogeita bat urtez izan zen errege.
24 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Nebaten seme Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik aldendu gabe.
25 Hamateko sarreratik Araba itsasorainoko lurraldea berreskuratu zuen Israelentzat, Gat-Heferreko Amitairen seme Jonas bere zerbitzari profetaren bidez Jaunak, Israelen Jainkoak, esana zuen bezala.
26 Izan ere, ikusi zuen Jaunak israeldar guztien atsekabe garratza, ez baitzegoen inor ere Israeli lagunduko zionik.
27 Eta Jaunak ez zuen erabakia Israel zerupetik ezabatzea; horregatik salbatu zituen israeldarrak Joaxen seme Jeroboamen eskuz.
28 Jeroboamen gainerako jarduerak, egintza guztiak, ekintza bizkorrak eta Judarenak izandako Damasko eta Hamat hiriak Israelentzat berreskuratzeko eginiko guduak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.
29 Hil zenean, Israelgo erregeen ondoan ehortzi zuten Jeroboam. Ondorengo erregea beroren seme Zakarias izan zen.