1 Judako Akazen erregealdiko hamabigarren urtean hasi zen Elaren seme Oseas Israelgo errege izaten Samarian; bederatzi urtez izan zen errege.
2 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen; hala ere, ez beraren aurretik Israelgo errege izan zirenek bezainbat.
3 Asiriako errege Salmanasarrek eraso egin zion Israelgoari eta Oseasek haren menpeko egin behar izan zuen, zerga ordainduz.
4 Baina gerora, Asiriako erregea ohartu zen Oseas azpilanean ari zela, Egiptoko errege So-ri mandatariak bidaliz eta, gainera, urteroko zerga ordaindu gabe utziz. Orduan, Asiriako erregeak atxilotu egin zuen Oseas eta giltzapean sartu.
5 Ondoren, lurralde osoari eraso zion, baita Samaria hiriburuari ere, hiru urtez setiatuz.