36 Indar handiz eta esku ahaltsuz Egiptotik etorrarazi zintuzten Jauna gurtuko duzue eta honen aurrean ahuspeztuko zarete; berari eskainiko dizkiozue opariak.
37 Egunero bete behar dituzue berak zuentzat idatzi dituen arau, erabaki, lege eta aginduak. Eta ez duzue beste jainkorik gurtuko.
38 Ez ahaztu zuekin egin duen ituna. Ez duzue beste jainkorik gurtuko.
39 Jauna, zeuen Jainkoa, gurtuko duzue eta berak libratuko zaituzte etsai guztien eskuetatik».
40 Haiek, ordea, ez zuten entzun; alderantziz, antzinako beren usadioei eutsi zieten.
41 Jende hark, beraz, gurtu zuen Jauna, bai; baina bere idoloei ere eman zien kultua. Eta gurasoek bezalaxe egin zuten seme-alabek eta hauen ondorengoek ere; eta hori gaurdaino.