14 Ondoren, Eliasi soinetik jausia zitzaion soingainekoa hartu eta urak jo zituen, esanez:—Jauna, Eliasen Jainkoa, non zara?Eliseok urak jo orduko, erdiz erdi banandu ziren eta Eliseo beste aldera igaro zen.
15 Jerikoko profeta-taldea aurrez aurre zegoen eta, hori ikusirik, esan zuten: «Eliasen espiritua Eliseorengan kokatu da!» Bila joan, aurrean ahuspeztu eta
16 esan zioten:—Badira zure zerbitzarion artean berrogeita hamar gizon kementsu. Utziezu zure nagusiaren bila joaten. Baliteke Jaunaren espirituak eraman eta mendi nahiz haranen batean hura bota izatea.Eliseok erantzun zien:—Ez bidali inor ere!
17 Haiek, ordea, baietz eta baietz ari zitzaizkionez, azkenean esan zien:—Bidal itzazue, bada.Bidali zituzten, beraz, berrogeita hamar gizonak; baina, hiru egunez Eliasen bila ibili arren, ez zuten aurkitu.
18 Orduan, Jerikora Eliseorengana itzuli ziren. Honek esan zien:—Ez al nizuen esan ez joateko?
19 Jerikoko bizilagunak honela mintzatu zitzaizkion Eliseori:—Zeuk, gure jaun horrek, ikus dezakezunez, gure hiri hau toki ederrean egina dago; baina ura txarra dugu eta lurraldea agorra.
20 Eliseok erantzun zien:—Ekardazue katilu berri bat eta ipini gatza bertan.Eta ekarri zioten.