22 Hala, ura ondu egin zen gaurdaino, Eliseok esan bezala.
23 Handik Betelera igo zen. Bidean gora zihoala, hiritik ateratako mutiko batzuk iseka hasi zitzaizkion esanez: «Tira, burusoil! Tira! Eutsi, burusoil!»
24 Eliseok, itzulirik, begiratu eta madarikatu egin zituen Jaunaren izenean. Orduan, bi hartzek oihanetik atera eta mutiko haietarik berrogeita bi txikiturik utzi zituzten.
25 Handik Karmel mendira joan zen eta, gero, Samariara itzuli.