6 Eliasek, berriro, Eliseori:—Gelditu hemen; Jaunak ni Jordanera bidaltzen nau.Eliseok erantzun:—Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko.Eta biak joan ziren.
7 Profeta-taldeko berrogeita hamar lagun ere joan eta urrutian gelditu ziren begira; Elias eta Eliseo, berriz, Jordan ibai ondoan gelditu ziren.
8 Eliasek bere soingainekoa hartu, biribilkatu eta urak jo zituen harekin. Urak erdiz erdi banandurik, biak lehorrean igaro ziren.
9 Igaro zirenean, esan zion Eliasek Eliseori:—Esadazu zer nahi duzun nik zure alde egitea, Jaunak zure ondotik eraman nazan baino lehen.Eliseok erantzun:—Izan nadila, otoi, zure profeta-espirituaren oinordeko.
10 Eliasek ihardetsi zion:—Gauza zaila eskatzen duzu. Jaunak zure ondotik eramango nauenean ikusten banauzu, hala izango zara; bestela, ez.
11 Biak bidean aurrera hizketan zihoazelarik, suzko zaldiek zeramaten suzko guda-gurdi batek bereizi egin zituen bat-batean bata bestearengandik. Elias zerurantz igo zen haize-zurrunbiloan.
12 Eliseo begira zegoen, eta oihuka zioen:—Ene aita! Ene aita! Israelen zaintzaile indartsua!Ez zuen gehiago ikusi. Orduan, bere jantziak hartu eta erdibi egin zituen.