9 Igaro zirenean, esan zion Eliasek Eliseori:—Esadazu zer nahi duzun nik zure alde egitea, Jaunak zure ondotik eraman nazan baino lehen.Eliseok erantzun:—Izan nadila, otoi, zure profeta-espirituaren oinordeko.
10 Eliasek ihardetsi zion:—Gauza zaila eskatzen duzu. Jaunak zure ondotik eramango nauenean ikusten banauzu, hala izango zara; bestela, ez.
11 Biak bidean aurrera hizketan zihoazelarik, suzko zaldiek zeramaten suzko guda-gurdi batek bereizi egin zituen bat-batean bata bestearengandik. Elias zerurantz igo zen haize-zurrunbiloan.
12 Eliseo begira zegoen, eta oihuka zioen:—Ene aita! Ene aita! Israelen zaintzaile indartsua!Ez zuen gehiago ikusi. Orduan, bere jantziak hartu eta erdibi egin zituen.
13 Gero, Eliasi soinetik jausi zitzaion soingainekoa jaso, Jordanera itzuli eta ibai ondoan gelditu zen.
14 Ondoren, Eliasi soinetik jausia zitzaion soingainekoa hartu eta urak jo zituen, esanez:—Jauna, Eliasen Jainkoa, non zara?Eliseok urak jo orduko, erdiz erdi banandu ziren eta Eliseo beste aldera igaro zen.
15 Jerikoko profeta-taldea aurrez aurre zegoen eta, hori ikusirik, esan zuten: «Eliasen espiritua Eliseorengan kokatu da!» Bila joan, aurrean ahuspeztu eta