1 Hamabi urte zituen Manasesek errege izaten hastean eta berrogeita hamabost urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Heftzi-Ba zuen izena.
2 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen Manasesek, Jaunak israeldarren aurretik bota zituen herrien ohitura higuingarrien arabera jokatuz.
3 Beraren aita Ezekiasek deseginak zituen muinoetako kultu-lekuak berreraiki zituen eta aldareak egin Baalen kulturako. Zutoin sakratua ere egin zuen, Israelgo errege Akabek garai batean bezala eta izar guztiei kultu eman zien, haien aurrean ahuspeztuz.
4 Aldareak ezarri zituen Jaunaren etxean jainko arrotzentzat, tenplu hartaz Jaunak hau esana zuen arren: «Jerusalem dut neure egoitza».