17 Manasesen gainerako jarduerak, egintza guztiak eta egin zuen bekatua «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.
18 Hil zenean, bere etxeko lorategian, «Uzaren lorategia» zeritzan hartan, eman zioten lur Manasesi. Ondorengo erregea haren seme Amon izan zen.
19 Hogeita bi urte zituen Amonek errege izaten hastean, eta bi urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Mexulemet zuen izena eta Jotbako Harutzen alaba zen.
20 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, bere aita Manasesek bezala,
21 bere aitaren jokabidea hartuz eta bere aitak zerbitzatu zituen idoloak gurtuz.
22 Baztertu egin zuen Jauna, bere arbasoen Jainkoa, eta ez zen Jaunaren bidean ibili.
23 Amonen ofizialek, beraren kontra azpilana eginik, hil egin zuten jauregian bertan.