23 Amonen ofizialek, beraren kontra azpilana eginik, hil egin zuten jauregian bertan.
24 Baina Judako herriak hil egin zituen Amon erregearen aurka jaiki ziren guztiak, eta beraren seme Josias izendatu zuten errege, bere aitaren ordez.
25 Amonen gainerako jarduerak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.
26 Bere hilobian, Uzaren lorategian, ehortzi zuten Amon. Ondorengo erregea haren seme Josias izan zen.