6 Bere semea oparitzat eskaini zuen, sutan errez. Sorginkeria eta aztikeriatan ibili zen; jarduteko aukera eman zien nekromante eta igarleei. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen etengabe, Jauna haserraraziz.
7 Gainera, Axera jainkosaren irudia ere egin zuen eta tenpluan ezarri, Jaunak tenplu hari buruz Davidi eta beronen seme Salomoni honako hau esana zien arren: «Tenplu hau eta Israelgo leinu guztien artean aukeratu dudan Jerusalem hiri hau izanen ditut betikotasunean neure egoitza.
8 Ez dut Israel bere arbasoei eman nien lurraldetik urrun ibilaraziko, baldin eta agindu diedana eta ene zerbitzari Moisesek eman zien irakaspena osorik betetzen badute».
9 Haiek, aldiz, ez zuten aditu, eta Manasesek eginarazi zien okerra, antzina Jaunak israeldarren aurretik suntsitu zituen herriena baino askoz handiagoa izan zen.
10 Orduan, honela mintzatu zen Jauna bere zerbitzari profeten bidez:
11 «Judako errege Manasesek bere aurretiko amortarrek baino egintza higuingarriagoak egin dituenez eta, sasijainkoak direla eta, judatarrei bekatu eginarazi dienez,
12 hona zer diodan nik, Jaunak, Israelen Jainko honek: Hondamen izugarria bidaliko dut Jerusalem eta Judaren kontra; entzun dezaten guztiei bi belarriek durundi egingo diete.