1 Joiakimen erregealdian guda-ateraldi bat egin zuen Babiloniako errege Nabukodonosorrek, eta Joiakim hiru urtez haren menpeko izan zen; gero, hau berriro jaiki zen haren kontra.
2 Orduan, kaldear, aramear, moabdar eta amondar taldeak bidali zituen Jaunak Joiakim erregearen aurka, Juda desegin zezaten. Hala esana baitzuen Jaunak bere zerbitzari profeten bidez.
3 Jaunaren erabakiaz gertatu zitzaion hura Judari, Jaunak bere aurretik urrutiratu egin nahi baitzuen Manasesek egindako bekatuengatik
4 eta, bereziki, errugabeko jendea hilez Jerusalem osoa odolez bete zuelako. Jaunak ez zuen hau guztia barkatu nahi izan.
5 Joiakimen gainerako jarduerak eta egintzak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.