16 Zazpi mila handiki ere eraman zituen Babiloniako erregeak, baita mila errementari eta sarrailgile ere, denak gudari izateko gai. Babiloniara eraman zituen denak gatibu.
17 Ondoren, Nabukodonosorrek Joiakinen osaba Matanias izendatu zuen errege. Eta izena aldatu zion, Sedekias deituz.
18 Hogeita bat urte zituen Sedekiasek errege izaten hastean, eta hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Hamutal zuen izena eta Libnako Jeremiasen alaba zen.
19 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Joiakimek bezalaxe.
20 Hain zegoen haserre Jauna Jerusalem eta Judaren kontra, ezen bere aurretik urruti bota baitzituen. Babiloniako errege Nabukodonosorren kontra jaiki zen Sedekias.