1 Sedekiasen erregealdiko bederatzigarren urtean, hamargarren hilaren hamarrean, Babiloniako errege Nabukodonosor Jerusalemen kontra etorri zen gudaroste osoarekin eta setiatu egin zuen, inguru guztian harresia eraikiz.
2 Sedekias erregearen hamaikagarren urtea arte egon zen setiatua Jerusalem.
3 Urte hartan janaria ahitu zen hirian eta jendearen gosea izugarria zen. Laugarren hilaren bederatzian,
4 zuloa ireki zuten barrukoek harresian eta, gauez, hiriko gudari guztiek ihes egin zuten erregearen lorategi ondoan zegoen bi harresien arteko atetik, babiloniarrek setiaturik zeuden arren. Erregeak Araba aldera alde egin zuen.
5 Babiloniar gudarosteak, ordea, erregearen ondoren joan eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen, beronekin ziren gudariak sakabanatu zirelarik.
6 Erregea atzeman ondoren, Riblara eraman zuten, Babiloniako erregearen aurrera. Honek epaia eman zion.