21 eta honek bertan hilarazi, Hamat eskualdean.Honela erbesteratu zuten Judako jendea bere lurraldetik urruti.
22 Babiloniako errege Nabukodonosorrek utziak zituen jende batzuk Judan; Ahikamen seme eta Xafanen biloba zen Godalias ezarri zien gobernari.
23 Judan gelditu ziren gudalburuak, Babiloniako erregeak Godalias gobernari ezarri zuela jakitean, honengana joan ziren Mitzpara beren gizon guztiekin. Hauek ziren gudalburuak: Netaniasen seme Ismael, Kareahen seme Johanan, Netofako Tanhumeten seme Seraias, eta Jaazanias, maakarra.
24 Godaliasek zin-hitz hau egin zien haiei eta haien gizonei: «Ez izan babiloniarrak zerbitzatzeko beldur. Gelditu herrialdean. Izan Babiloniako erregearen menpeko eta ongi joango zaizue».
25 Zazpigarren hilean, ordea, Netaniasen seme eta Elixamaren biloba Ismael, errege-jatorrikoa bera, Mitzpara joan zen hamar gizonekin eta hil egin zuen bertan Godalias, baita honekin ziren judatarrak eta babiloniarrak ere.
26 Orduan, jende guztia, txiki eta handi, eta gudalburuak Egiptora joan ziren ihesi, babiloniarren beldurrez.
27 Judako errege Joiakin, hogeita zazpi urtez gatibu egon ondoren, Ebil-Merodakek askatu egin zuen giltzapetik, Babiloniako errege egin zen urte berean, hamabigarren hilaren hogeita zazpian.