9 Su eman zien Jaunaren etxeari, jauregiari eta Jerusalemgo etxeei, handikienei batez ere.
10 Eta guardiaburuarekin batera zetorren babiloniar gudarosteak Jerusalemgo harresia bota egin zuen.
11 Ondoren, Nebuzaradan guardiaburuak erbesteratu egin zituen hirian geldituak ziren bizilagunak, baita Babiloniako erregearen alde jarri zirenak eta gainerako jendea ere.
12 Herriko jende xehea baizik ez zuen utzi, alorrak eta mahastiak landu zitzaten.
13 Babiloniarrek zatikatu egin zituzten Jaunaren etxean zeuden brontzezko zutabeak, orgak eta uraska handia, eta Babiloniara eraman zuten brontzea.
14 Kulturako erabili ohi ziren brontzezko tresna guztiak ere hartu zituzten: eltzeak, palak, labanak, katiluak.
15 Guardiaburuak, gainera, urre nahiz zilar hutsezko tresnak hartu zituen: intsentsu-ontziak eta isipu-ontziak.