17 Aholkatu mundu honetako aberatsei ez daitezela harroputz izan eta ez dezatela beren itxarobidea aberastasun galkorretan ipin, gauza guztiak geure gozamenerako oparo ematen dizkigun Jainko biziarengan baizik.
18 Egin dezatela ongia; izan daitezela egintza onetan aberats, eskuzabal jokatuz eta ondasunak besteen zerbitzura jarriz;
19 horrela, altxor baliotsua pilatuko dute etorkizunerako eta egiazko bizia eskuratuko.
20 Ene Timoteo, zaindu Jainkoak zure esku utzi duen fede-gordailua. Utzi alde batera fedearen kontrako berriketa hutsalak eta sasizientziaren argudioak,
21 sasizientziaren zenbait jarraitzaile aldendu egin baita fede-bidetik.Jainkoaren grazia zuekin.