19 Idi, zekor gizendu eta ardi ugari hil du, eta zure seme guztiak, Abiatar apaiza eta Joab gudalburua gonbidatu ditu; baina zure zerbitzari Salomon ez du gonbidatu.
20 Zeuri begira dituzu israeldar guztien begiak, zure ondoren errege-aulkian nor jarriko den zuk esateko zain.
21 Bestela, ene errege jauna, zu hiltzean, neure seme Salomon eta biok hil egin nahi izango gaituzte.
22 Betsabe erregearekin mintzatzen ari zelarik, heldu zen Natan profeta
23 eta jakinarazi zioten erregeari Natan profeta etorri zela. Erregearen aitzinera sartu eta ahuspeztu egin zen.
24 Natanek esan zuen:—Ene errege jauna, zuk izendatu al duzu Adonias zure ondorengo errege izan eta zure errege-aulkian eser dadin?
25 Izan ere, idi, zekor gizendu eta ardi ugari hil du gaur, eta zure seme guztiak, gudalburuak eta Abiatar apaiza gonbidatu ditu. Han ari dira denak berarekin jan-edanean eta oihuka: «Gora Adonias erregea!»