25 Salomon bizi izan zen artean, Israelen etsai izan zen Rezon hura.Hadadek ere kalte handiak egin zituen; gorroto izan zuen Israel. Edomgo errege izan zen.
26 Jeroboam, Salomonen zerbitzaria, Nebaten semea, Tzeredako efraimdarra zen; Tzerua izeneko alargun bat zuen ama. Erregearen kontra jaiki zen Jeroboam.
27 Hona zergatik: Miloko betelana egiten ari zen Salomon eta bere aita Daviden Hiriko harresietako etena ixten.
28 Jeroboam gizon adoretsu eta indartsua zen; gizon gazte hark lana nola egiten zuen ikustean, Salomonek Joseren leinuko langile behartu guztien arduradun ipini zuen.
29 Behinola, Jeroboam Jerusalemdik atera zen batean, Xiloko Ahias profetak aurkitu zuen bidean; soingaineko berria zeraman honek soinean. Biak bakarrik gertatu ziren landan.
30 Ahiasek jantzia zeraman soingaineko berria hartu, hamabi zati egin
31 eta esan zion Jeroboami: «Hartu hamar zati; hau baitio Jaunak, Israelen Jainkoak: “Zatitu eginen diot Salomoni erreinua, eta zuri hamar leinu emango.