1 Handik luzarora, lehortearen hirugarren urtean, honela hitz egin zion Jaunak Eliasi: «Zoaz Akab erregeagana; euria eginarazi behar dut lur gainera».
2 Elias Akabengana joan zen. Gosete handia zen Samarian.
3 Akabek Obadiasi, jauregizain nagusiari, dei egin zion. Obadias honek begirune handia zion Jaunari.
4 Jezabel erregina Jaunaren profetak suntsitzen ari izan zenean, Obadiasek ehun profeta hartu eta leizeetan gorde zituen berrogeita hamarnako taldetan, ura eta ogia eramanez.