3 Akabek Obadiasi, jauregizain nagusiari, dei egin zion. Obadias honek begirune handia zion Jaunari.
4 Jezabel erregina Jaunaren profetak suntsitzen ari izan zenean, Obadiasek ehun profeta hartu eta leizeetan gorde zituen berrogeita hamarnako taldetan, ura eta ogia eramanez.
5 Behin batez, Akabek esan zion Obadiasi:—Ibil zaitez lurraldean zehar, iturri eta erreka guztiak ikusiz, ea larrerik aurkitzen dugun geure zaldi eta mandoei bizirik eusteko. Bestela, kito gure abereak!
6 Erdibanatu zuten lurraldea, ikustera joateko. Akab bide batetik joan zen eta Obadias beste batetik, nor bere aldetik.
7 Obadias bere bidetik zihoalarik, Elias atera zitzaion. Ezagutu zuen Obadiasek eta, lurreraino ahuspeztuz, esan zion:—Ene jauna, ez al zara zu Elias?
8 Eliasek erantzun:—Bai, Elias naiz. Zoaz eta esan zeure nagusiari: «Hemen da Elias».
9 Obadiasek ihardetsi zuen:—Zein oker egin dizut, ni Akaben eskuetara emateko? Hil nazan nahi al duzu?