14 Eta, gero, esan zion:—Gauza bat esan nahi nizuke.Eta Betsabek:—Esan.
15 Adoniasek, orduan:—Badakizu neurea nuela erregetza, eta Israel osoak begiz jo ninduela, errege izan nendin. Alabaina, erregetza niri kendu eta nire anaiari eman diote, harentzat baitzuen Jaunak erabakia.
16 Mesede bat eskatu nahi dizut, ez ukatu.Betsabek, orduan:—Esazu.
17 Eta Adoniasek:—Esaiozu, arren, Salomon erregeari eman diezadala emaztetzat Abixag xunemdarra. Zuri ez dizu ukatuko.
18 Betsabek erantzun zion:—Ederki. Hitz egingo diot, bada, erregeari zure alde.
19 Horrela, beraz, joan zen Betsabe Salomon erregeagana Adoniasen alde mintzatzeko. Erregea jaiki egin zen amaren bila irteteko, eta makurtu beraren aurrean. Gero, bere errege-aulkian jarri eta beste aulki bat ezarrarazi zuen amarentzat, eta semearen eskuinaldean eseri zen ama.
20 Orduan, esan zion amak:—Mesede txiki bat eskatu behar dizut. Ez ahal didazu ukatuko!Erregeak erantzun:— Eska ezazu, ama; ez dizut ukatuko.