7 Galaadeko Bartzilairen semeak, aldiz, har itzazu ongi eta jar daitezela zure mahaian, ni ere ongi hartu baininduten haiek, zure anaia Absalomengandik ihesi nenbilen garai hartan.
8 Hor duzu Gera-ren seme Ximei ere, Bahurimgo benjamindarra; izugarrizko madarikazioak bota zizkidan Mahanaimera nindoalarik. Alabaina, bera ere etorri zitzaidan gero bila Jordanera, eta nik Jaunarengatik zin egin nion ez nuela ezpataz hilko.
9 Orain, ordea, zuk ez utzi bera zigortu gabe; argia zara eta badakizu zer egin behar diozun: hil ezazu indarrez bere zahartzaroan».
10 Hil zen David eta Daviden Hirian hilobiratu zuten.
11 Berrogei urtez izan zen David Israelgo errege: zazpi urtez Hebronen eta beste hogeita hamahiru urtez Jerusalemen.
12 Ondoren, Salomon jarri zen bere aita Daviden errege-aulkian eta sendotu egin zuen haren erregetza.
13 Behinola, Salomonen ama Betsaberengana etorri zen Adonias, Hagiten semea. Betsabek galdetu zion:—Bake asmotan al zatoz?Adoniasek erantzun:—Bai, bake asmotan.