1 Siriako errege Ben-Hadadek bere gudaroste osoa bildu zuen. Hogeita hamabi errege, zaldiak eta guda-gurdiak berekin zituela, Samaria hiria inguratu eta erasotzera igo zen.
2 Mezulariak igorri zizkion hiri barnera Akabi, Israelgo erregeari,
3 mezu honekin: «Hau dio Ben-Hadadek: Neuretzat nahi ditut zure zilar eta urreak, zure emakumeak eta semerik ederrenak».
4 Israelgo erregeak erantzun zion: «Nahi duzuna, ene errege jauna; zeurea nauzu ni, baita dudan guztia ere».
5 Mezulariak berriro etorri ziren, esanez: «Hau dio Ben-Hadadek: Lehen ere eman dizut aditzera: Niri eman behar dizkidazu zeure zilar eta urreak, zeure emakume eta semeak.