20 eta bakoitzak aurrean jarri zitzaiona hil zuen. Siriarrek ihes egin zuten, israeldarrak atzetik zituztela. Siriako errege Ben-Hadadek ere ihes egin zuen zaldiz, beste zaldun batzuekin batera.
21 Atera zen Israelgo erregea ere, triskatu zuen zalditeria eta guda-gurditeria eta izugarrizko hondamendia egin zien siriarrei.
22 Hurbildu zitzaion profeta Israelgo erregeari eta esan zion:—Sendo ezazu gudarostea eta begira ongi zer egin; izan ere, urte bete barru, berriro erasoko dizu Siriako erregeak.
23 Ofizialek esan zioten Siriako erregeari:—Mendietako jainkoa dute israeldarrek beren jainko. Horregatik izan dira gu baino indartsuago. Borroka ditzagun, beraz, lautadan; baietz izan orduan gu haiek baino indartsuago!
24 Hauxe egin behar zenuke: errege horiek beren tokietatik kendu eta horien ordez gudalburuak ezarri.
25 Bil ezazu galdu zenuena bezain indartsua izanen den gudarostea, baita zaldiak eta guda-gurdiak ere, lehen bezain ugari, eta lautadan borrokatuko gara. Baietz izan gu haiek baino indartsuago!Aditu zien erregeak eta halaxe egin zuen.
26 Hurrengo urtean, beraz, zenbatu zituen Ben-Hadadek siriarrak, eta Afekera igo zen Israel borrokatzera.