27 Jaunaren etxeko santutegian ezarri zituen Salomonek hegaldun izakiak, hegoak zabalik: bataren kanpoaldeko hegoak alde bateko horma ukitzen zuen eta bestearenak beste aldekoa; erdi aldeko bi hegalek, berriz, elkar ukitzen zuten tenpluaren erdialdean.
28 Hegaldun izaki haiek ere urrez jantzi zituen.
29 Nola barruko hala kanpoko hormetan, inguru guztian, hegaldun izaki-irudiak, palmondo eta lore-sorten irudiak zizelkatu zituen.
30 Tenpluaren behea ere, nahiz barnean nahiz kanpoan, urrez estali zuen.
31 Santutegiaren sarrerarako olibondo-zurezko ateak egin zituen. Ateburuak eta ate-zangoek bosna koska zituzten.
32 Bi ate-orriak olibondo-zurezkoak ziren; haietan ere hegaldun izaki-irudiak, palmondo- eta lore-sorten irudiak zizelkatu zituen, guztiak urrez estaliz.
33 Sala handiko sarrerarako ere olibondo-zurezko ate-zangoak egin zituen, baina lau alderdidunak;