2 Etanim zeritzan hilean, hau da, zazpigarren hilabetean, egin ohi ziren jaietan, bildu ziren israeldar guztiak Salomon erregearekin.
3 Israelgo herri-arduradun guztiak bildu zirenean, hartu zuten apaizek kutxa
4 eta, lebitarrekin batera, igo zituzten Jaunaren kutxa, elkarketa-etxola eta etxolan zeuden tresna guztiak.
5 Salomon erregeak eta beronekin kutxaren aitzinean bildua zegoen israeldar batzar osoak ezin zenbatu ahalako ardi- eta idi-multzo handia eskaini zuten opari.
6 Apaizek bere tokian ezarri zuten Jaunaren itun-kutxa, tenpluko santutegian, hau da, toki santu-santuan, hegaldun izakien hegalpean.
7 Izan ere, kutxa zegoen tokiaren gainera zabalduak zituzten hegaldun izaki haiek beren hegoak, kutxa eta honen hagak gainetik estaliz.
8 Haga hauek luzeak zirenez, berauen muturrak santutegiaren aurrean zegoen sala handitik ikus zitezkeen, baina kanpotik ez. Han daude gaurdaino.