55 israeldarren biltzar osoa bedeinkatu zuen, ahots handian esanez:
56 «Bedeinkatua Jauna, hitzeman bezala bere herri Israeli atsedena eman diolako! Ez du bete gabe utzi bere zerbitzari Moisesen bitartez emaniko hitz on bat ere.
57 Izan bedi gurekin Jauna, gure Jainkoa, gure gurasoekin izan zen bezala. Ez gaitzala utz, ez baztertu;
58 baizik eta beregana dezala gure bihotza, gu beraren bidean ibil gaitezen eta gure gurasoei eman zizkien agindu, lege eta erabakiak bete ditzagun.
59 Izan bitza gau eta egun bere aurrean Jaunak, gure Jainkoak, nik egin dizkiodan eskariok. Erabaki beza beti nire alde eta bere herri Israelen alde, eguneroko beharretan.
60 Horrela, jakin dezatela lurreko herri guztiek Jauna Jainko dela, eta ez dela besterik.
61 Eta zuek izan zaitezte Jaunaren, zeuen Jainkoaren, esaneko, beraren lege-bidean ibiliz eta beraren aginduak betez, gaur egin duzuen bezala».