9 Kutxan ez zegoen, Horeb mendian Moisesek bertan ipini zituen bi harlauzak baizik, Egiptotik irten ondoren Jaunak israeldarrekin eginiko itunaren harlauzak, alegia.
10 Apaizak santutegitik ateratzean, lainoak bete zuen Jaunaren etxea.
11 Apaizak ezin ziren han egon beren eginkizuna betetzen laino hura zela eta; izan ere, Jaunaren aintzak bete zuen Jaunaren etxea.
12 Orduan, Salomonek esan zuen:«Jauna,ilunpean biziko zinela esan zenuen,
13 Baina nik etxe bikaina eraiki dizut,betiereko zure bizileku».
14 Israeldarren biltzar osoa zutik zegoen. Erregeak, haiengana itzulirik, biltzarra bedeinkatu zuen,
15 esanez: «Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, bete baitu gure aita Davidi hitzemanikoa: