10 Hil zenean, Belenen ehortzi zuten.
11 Ondoren, Zabulongo Elonek gobernatu zuen Israel, hamar urtez.
12 Hil zenean, Aialon hirian lur eman zioten, Zabulonen lurraldean.
13 Ondoren, Hilelen seme Abdonek, Piratongoak, gobernatu zuen Israel.
14 Berrogei seme eta hogeita hamar biloba izan zituen; nork bere astoa zuen, gainean ibiltzeko. Zortzi urtez gobernatu zuen Israel.
15 Hil zenean, Piraton hirian ehortzi zuten, Efraimen lurraldean, amalektarren mendialdean.