7 Sei urtez gobernatu zuen Jeftek Israel. Jefte galaadtarra hil zenean, bere sorterrian, Galaad lurraldean, ehortzi zuten.
8 Ondoren, Belengo Ibtzanek gobernatu zuen Israel.
9 Hogeita hamar seme eta beste horrenbeste alaba izan zituen; alabak kanpora ezkondu zituen, baina semeentzat hogeita hamar neska ekarrarazi zituen kanpotik.Zazpi urtez gobernatu zuen Ibtzanek Israel.
10 Hil zenean, Belenen ehortzi zuten.
11 Ondoren, Zabulongo Elonek gobernatu zuen Israel, hamar urtez.
12 Hil zenean, Aialon hirian lur eman zioten, Zabulonen lurraldean.
13 Ondoren, Hilelen seme Abdonek, Piratongoak, gobernatu zuen Israel.