Epaileak
Kapituluak 15:11-17
Elizen Arteko Biblia
11Orduan, Judako hiru mila gizonek, Etamgo haitzarteko leize-zulora joan eta esan zioten Samsoni:—Ez al dakizu filistearren menpe gaudela? Zergatik jarri gaituzu egoera honetan?Samsonek erantzun zien:—Beraiek egin didatena egin diet nik.
12Judakoek esan zioten:—Zu lotu eta filistearren esku uzteko asmoz etorri gatzaizkizu.Samsonek, orduan:—Egidazue zin ez nauzuela hilko.
13Judakoek erantzun zioten:—Hil, ez zaitugu hilko; baina ongi lotu eta filistearren esku utzi, bai.Orduan, bi soka berriz lotu eta atera egin zuten haitzartetik.
14Lehira heldu zenean, filistearrak bidera atera zitzaizkion, pozez oihuka. Baina Jaunaren espirituak Samson hartu zuelarik, suak erretako liho-hariak bezalako bihurtu ziren Samsoni besoak lotzen zizkioten sokak eta eten egin zitzaizkion eskuetako lokarriak.
15Aurkitu zuen, orduan, hil berria zen asto baten matrailezurra, hartu eta mila gizon hil zituen Samsonek matrailezurraz.
16Eta esan zuen:«Asto-matrailezurrazederki astindu ditut,asto-matrailezurrazmila gizon hil ditut».
17Hori esanik, jaurti egin zuen matrailezurra, eta toki hari Ramat-Lehi izena ezarri zion.