Epaileak
Kapituluak 15:17-20
Elizen Arteko Biblia
17Hori esanik, jaurti egin zuen matrailezurra, eta toki hari Ramat-Lehi izena ezarri zion.
18Samsonek egarri handia sumatu zuen; Jaunari dei egin eta esan zion: «Garaipen handi hau eman ondoren, egarriak hiltzen utziko ote nauzu eta jentil arrotz horien esku erortzen?»
19Orduan, Jainkoak Lehin dagoen zuloa ebaki zuen eta ura atera zen. Edan ondoren, arnasberritu eta indartu egin zen Samson. Iturri hari En-Kore izena ezarri zioten. Han dago Lehin gaur arte.
20Samsonek hogei urtez gobernatu zuen Israel, filistearren garaian.