Epaileak
Kapituluak 15:2-8
Elizen Arteko Biblia
2esanez:—Benetan gorroto zeniola uste nuen eta zure adiskideari eman nion emaztetzat. Hori baino hobea duzu ahizpa gaztea. Hartzazu zeuretzat, bestearen ordez.
3Samsonek ihardetsi zion:—Oraingoan errugabea izango naiz filistearrei egingo diedan kalteaz.
4Orduan, hirurehun azeri harrapatu eta isatsak bata bestearekin korapilaturik, lastargiak ezarri zizkien Samsonek korapilo bakoitzean.
5Eman zien su eta bota zituen azeriak filistearren gari-soroetara. Denak hartu zuen su: gari-bala, gari-soro, mahasti eta olibadiek.
6Orduan, filistearrek galdetu zuten:—Nork egin du hori?Erantzun zieten:—Samsonek, timnarraren suhiak, zeren eta hark Samsonen emaztea hartu eta beraren lagunari eman baitio.Orduan, filistearrek joan eta erre egin zituzten aita-alabak.
7Samsonek esan zien:—Hori egin al duzue? Ba, nik ez dut etsiko zuei mendeku egin arte.
8Astindu ederra eman zien eta sarraski handia egin. Ondoren, Etamgo haitzarteko leize-zulo batera jaitsi zen bizitzera.