Epaileak
Kapituluak 15:3-9
Elizen Arteko Biblia
3Samsonek ihardetsi zion:—Oraingoan errugabea izango naiz filistearrei egingo diedan kalteaz.
4Orduan, hirurehun azeri harrapatu eta isatsak bata bestearekin korapilaturik, lastargiak ezarri zizkien Samsonek korapilo bakoitzean.
5Eman zien su eta bota zituen azeriak filistearren gari-soroetara. Denak hartu zuen su: gari-bala, gari-soro, mahasti eta olibadiek.
6Orduan, filistearrek galdetu zuten:—Nork egin du hori?Erantzun zieten:—Samsonek, timnarraren suhiak, zeren eta hark Samsonen emaztea hartu eta beraren lagunari eman baitio.Orduan, filistearrek joan eta erre egin zituzten aita-alabak.
7Samsonek esan zien:—Hori egin al duzue? Ba, nik ez dut etsiko zuei mendeku egin arte.
8Astindu ederra eman zien eta sarraski handia egin. Ondoren, Etamgo haitzarteko leize-zulo batera jaitsi zen bizitzera.
9Filistearrek Judan jarri zuten kanpalekua. Gero, Lehi hiriari erasotzeko zabaldu egin ziren.