Epaileak
Kapituluak 15:7-13
Elizen Arteko Biblia
7Samsonek esan zien:—Hori egin al duzue? Ba, nik ez dut etsiko zuei mendeku egin arte.
8Astindu ederra eman zien eta sarraski handia egin. Ondoren, Etamgo haitzarteko leize-zulo batera jaitsi zen bizitzera.
9Filistearrek Judan jarri zuten kanpalekua. Gero, Lehi hiriari erasotzeko zabaldu egin ziren.
10Judaren leinuko gizonek galdetu zuten:—Zer dela-eta erasotzen diguzue?Filistearrek erantzun zieten:—Samson atxilotzera etorri gara; egin diguna ordainaraztera.
11Orduan, Judako hiru mila gizonek, Etamgo haitzarteko leize-zulora joan eta esan zioten Samsoni:—Ez al dakizu filistearren menpe gaudela? Zergatik jarri gaituzu egoera honetan?Samsonek erantzun zien:—Beraiek egin didatena egin diet nik.
12Judakoek esan zioten:—Zu lotu eta filistearren esku uzteko asmoz etorri gatzaizkizu.Samsonek, orduan:—Egidazue zin ez nauzuela hilko.
13Judakoek erantzun zioten:—Hil, ez zaitugu hilko; baina ongi lotu eta filistearren esku utzi, bai.Orduan, bi soka berriz lotu eta atera egin zuten haitzartetik.