21 Kixon errekak ezabatu zituen,antzinako erreka hark,Kixon errekak.Aurrera! Eutsi gogor!
22 Orduan, zaldien hanka-hotsaentzun zen, lurra joz,zaldiak bizkor lauoinka.
23 «Jaunaren aingeruak dio:“Madarikatua Meroz hiria,madarikatuak hango bizilagunak,ez baitziren etorriberen gudari ausartekinJaunari laguntzera!”
24 «Emakumeetan bedeinkatuena Jael,Heber kendarraren emaztea,emakume nomaden arteanbedeinkatuena!
25 Siserak ura eskatu zioneta Jaelek esnea eman,esnegaina errege-katiluan.
26 Hartu zuen ezkerraz ziriaeta eskuinaz langileen mailua,jo zuen Siseraeta burua txikitu zion,bekokia zanpatu eta zulatu zion.
27 Jaelen oinetara makurtu zen,erori eta lurrean gelditu zerraldo.Beraren oinetaramakurtu zen tokianerori zen hilotz.