14 Aingeruak Jaun ahalguztidunaren mezu hau aldarrikatzeko agindu zidan:«Maitasun biziz maite dut Jerusalem,espa handiz Sion;
15 horregatik, haserre gorritan nagoatzerriko nazio ustetsuen aurka:nik neure haserrea arindu nuelarik,haiek nire herriahondatzen lagundu zutelako».
16 Orain, bada, honela dio Jaunak:«Erruki natzaio Jerusalemi:nire etxea berriro eraikiko dute,baita hiri osoa ere».
17 Aingeruak Jaun ahalguztidunaren beste mezu hau ere aldarrikatzeko agindu zidan:«Berriro ere gainez egingo duteondasunez nire hiriek,berriro kontsolatuko dut Sion,nire aukeratua izango daberriro Jerusalem».