2 eta galdetu zidan:—Zer ikusten duzu?Nik erantzun:—Urre hutsezko argimutila ikusten dut, oliontzia gainean duela; zazpi kriseilu ditu eta zazpi hodi, olioa kriseiluetara eramateko.
3 Eta argimutilaren ondoan, bi olibondo ezker-eskuin.
4 Orduan, aingeruari galdetu nion:—Zer adierazten dute, jauna?
5 Adierazpenak ematen zizkidan aingeruak erantzun zidan:—Baina, ez ote dakizu zer adierazten duten?Eta nik:—Ez, jauna.
6a Orduan, hark azaldu egin zidan:
10b —Zazpi kriseilu horiek, lurbira osoa arakatzen duten Jaunaren begiak adierazten dituzte.
11 Orduan, nik galdetu nion:—Eta zer adierazten dute argimutilaren ezker-eskuin dauden bi olibondo horiek?